Eguraldi ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 11

Goizean hodei batzuk ikusiko ditugu, baina eguerdirako xurgatuko ditu eguzkiak eta eguraldi eguzkitsua geratuko da. Arratsaldean bero-hodeiren bat garatuko da, baina ez du ekaitzetara joko.

Azken orduetan berriz ere hodei baxu batzuk agertuko dira. Haizeak ipar-ekialdetik ahul joko du eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, balio altuenak 25-26 graduan errendituko dira.

Uda-sasoiko giroa izango dugu bihar. Goizean hodei batzuk agertuko dira, baina goiz erdi edo eguerdirako eguzkiak erabat xurgatuko ditu eta eguraldi eguzkitsua geratuko da. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira, baina ez du ekaitzetarako joerarik hartuko eta giroa lasaia izango da. Haizeak ipar-ekialdetik jotzen jarraituko du eta tenperatura zertxobait igoko da, 26-28 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!