Eguraldi eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Goizean hodeixkaren bat edo beste ikusiko bada ere, eguerdirako eguzkiak xurgatuko ditu eta arratsaldean eguraldi eguzkitsu eta ederra geratuko zaigu.

Haizeak ipar-ekialdetik ahul joko du eta tenperaturak zertxobait egingo du gora, 25-26 graduan joaz goia.

Giro bikainak jarraipena izango du bihar. Egun osoan zehar goi-hodeiren bat edo beste agertuko bada ere, ez dute trabarik egingo eta eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean bero-hodeiren bat garatuko da, baina ez du ekaitzetara joko. Haizeak ipar-ekialdetik ahul joko du eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, balio altuenak 25-26 graduan errendituko direlarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!