Giro ederrak jarraipena izango du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 9a

Goizean behe-hodei batzuk ikusiko dira, baina eguerdirako garbitu eta arratsaldean eguraldi eguzkitsua nagusituko da.

Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura bizpahiru gradu jaitsiko da, 24-25 graduan joaz goia.

Eguraldi eguzkitsuarekin jarraituko dugu bihar. Goizean hodeixkaren bat edo beste ikusiko bada ere, eguerdirako eguzkiak xurgatuko ditu eta arratsaldean eguraldi eguzkitsu eta ederra geratuko zaigu. Haizeak ipar-ekialdetik ahul joko du eta tenperaturak zertxobait egingo du gora, 25-26 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!