Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 8a

Egun osoan zehar goi-hodei batzuk agertuko badira ere, hauek ez dute trabarik egingo eta eguraldi eguzkitsuaz gozatu ahalko da.

Azken orduetan behe-hodei batzuk sartuko dira, baina inolako ondoriorik gabe. Haizeak goizean ipar-ekialdetik joko du, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperatura igo eta 27-28 graduan joko du goia.

Giro ederrak jarraipena izango du bihar. Goizean behe-hodei batzuk ikusiko dira, baina eguerdirako garbitu eta arratsaldean eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura bizpahiru gradu jaitsiko da, 24-25 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!