Giro eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021ko eka. 6a, 06:59

Egunean zehar tarteka hodeixka batzuk ikusiko ditugu, batez ere, egunaren lehen zatian, baina ez diote inolako trabarik egingo eguzkiari eta eguraldi eder eta eguzkitsu batez gozatzeko aukera izango da.

Haizeak ipar ukitua izango du eta ahul ibiliko da eta tenperaturak beste koska pare bat igo eta 21-23 gradu bitartean joko du goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Egun osoan zehar giro eguzkitsua nagusituko da, nahiz eta, uneren batean hodeixkaren bat edo beste ikusiko den. Azken orduetan mendebaldetik goi-hodei batzuk sartuko dira, baina ez dute inolako garrantzirik izango. Haizeak ipar-ekialdetik ahul joko du eta tenperatura balio altuenak 21-23 graduan errendituko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!