Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 5a

Goizean hodei geruza handi samarra izango dugu, baina ateri eutsiko dio eta giroa lasaia izango da

Gainera arratsaldean pixkanaka ostarteak gailentzen joango dira eta egunaren bigarren zatian polita izango da. Haizeak ipar, ipar-ekialdeko ukitua izango du eta ahul ibiliko da. Tenperatura igo eta balio altuenak 19-20 graduan errendituko dira eguneko erdiko orduetan.

Giro eguzkitsu eta ederra izango dugu bihar. Egunean zehar tarteka hodeixka batzuk ikusiko ditugu, batez ere, egunaren lehen zatian, baina ez diote inolako trabarik egingo eguzkiari eta eguraldi eder eta eguzkitsu batez gozatzeko aukera izango da. Haizeak ipar ukitua izango du eta ahul ibiliko da eta tenperaturak beste koska pare bat igo eta 21-23 gradu bitartean joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!