Giro goibelarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 4a

Arratsaldearen erdi arte hodeiak nagusituko dira eta euri zaparrada dezente izango ditugu, tarteka mardulak izango direlarik, ekaitzak jotzea baztertu gabe.

Egunaren azken orduetan atertzeko joera hartuko du eta ostartetxo batzuk zabalduko dira. Haizeak ipar-mendebaldetik jotzen jarraituko du eta tenperatura antzeko mantenduko da, 17-18 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean hodei geruza handi samarra izango dugu, baina ateri eutsiko dio eta giroa lasaia izango da. Gainera arratsaldean pixkanaka ostarteak gailentzen joango dira eta egunaren bigarren zatian polita izango da. Haizeak ipar, ipar-ekialdeko ukitua izango du eta ahul ibiliko da. Tenperatura igo eta balio altuenak 19-20 graduan errendituko dira eguneko erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!