Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 3a

Egun osoan zehar zerua oso estalirik agertuko da eta euri kontu batzuk ere izango ditugu.

Goizean euri txiki moduan botako du, baina oso gutxi eta orokorrean ateri eutsiko dio. Arratsaldean ordea, berriz ere ezegonkortasunaren eraginez, zaparrada mardulagoak izango dira, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Haizeak ipar mendebaldetik joko du eta tenperatura asko jaitsiko da, balio altuenak 18-19 graduan errendituz.

Giro goibelarekin jarraituko dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusituko dira eta euri zaparrada batzuk izango ditugu, tarteka mardulak izango direlarik, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Egunaren azken orduetan atertzeko joera hartuko du. Haizeak ipar-mendebaldetik jotzen jarraituko du eta tenperatura antzeko mantenduko da, 17-18 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!