Giro nahasiarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko ekainaren 2a

Zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira egun osoz, baina orokorrean hodeiak ugariagoak izango dira.

Hodei hauek tarteka euri pixka bat utziko dute, bereziki egunaren bigarren zatian, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe. Tenperatura jaitsi eta 24-25 graduan joko du goia.

Giro kaskarra izango dugu. Egun osoan zehar zerua oso estalirik agertuko da eta euri kontu batzuk ere izango ditugu. Goizean euri txiki moduan botako du, beraz zaparradak ahulak izango dira. Arratsaldean ordea, berriz ere ezegonkortasunaren eraginez, zaparrada mardulagoak izango dira, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Haizeak ipar mendebaldetik joko du eta tenperatura asko jaitsiko da, balio altuenak 18-19 graduan errendituz.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!