Giro ezegonkorrak jarraipena izango du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 30a

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte, hodeiak eta ostarteak eta giro atsegina izango ditugu. 

Arratsaldeko lehen ordutik aurrera, berriz ere bero hodeiak garatuko dira eta ekaitz moduan zaparrada isolaturen bat botako du. Hala ere, probabilitate txikia denez ekaitzak lehertzeko, ordurik gehienetan ateri eutsiko dio. Haizeak iparraldetik jotzen jarraituko du eta tenperatura beste pixka bat jaitsiko da, goia 21-22 graduan joaz.

Eguraldi lasaia izango dugu bihar. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira egun guztian zehar, baina hodei hauek ez dute euririk utziko eta eguraldi atseginaz gozatu ahalko da. Haizeak ipar ukitu bat izaten jarraituko du eta tenperatura balio altuenak antzeko balioetan mantenduko dira, 21-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!