Ezegonkortu egingo da eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 28a

 Goizean erdi eta goi-mailako hodei asko agertuagatik, giroa lasaia izango da. Eguerditik aurrera ordea, bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzetara joko du.

Hala ere, ekaitzak lehertzeko probabilitatea nahiko txikia izango denez, ordu gehienetan ateri eutsiko dio. Haizea aldakor ibiliko da eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 25-26 graduan joaz goia.

Giro aldakorra izango dugu bihar. Goizean hodeitza nahiko trinkoa izango da eta aurreko eguneko ekaitz hondarren bat geratuko denez, tarteka zaparradaren bat edo beste izango da. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera ordea, giroa lasaitu egingo da eta ostarte batzuk ere ikusiko ditugu. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 22-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!