Uda giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 27a

Egun osoan zehar zeru urdina nagusituko da, nahiz eta, uneren batean goi-mailako hodei batzuk ikusi, batez ere, arratsaldean.

Haizeak ekialdetik joko du, ahul eta tenperatura balio altuek nabarmen egingo dute gora, eguneko erdiko orduetan 25-26 graduan joaz goia.

Ezegonkortu egingo da eguraldia bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodei asko agertuagatik, giroa lasaia izango da. Eguerditik aurrera ordea, bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzetara joko du, tarteka zaparrada handi samarrak bota ditzakeelarik, kazkabarra botatzea baztertu gabe. Haizea aldakor ibiliko da eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 25-26 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!