Altxatzeko joera hartuko du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 25a

Goizean oraindik hodei dezente agertuko da zeruan eta euri txiki moduan tantaren bat edo beste izango da.

Eguerditik aurrera atertu eta ostarte politak irekiko dira. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura balio altuenak 17-18 graduan errendituko dira.

Bihar eguraldi eguzkitsua izango dugu. Egun osoan zehar, nahiz eta, erdi eta goi mailako hodei dezente agertuko den zeruan, hauek ez diote eguzkiari trabarik egingo eta eguraldi eder eta lasai batez gozatzeko aukera izango da. Haizea aldakor ibiliko da eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, 20-21 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!