Kaskartzera berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 24a

Berriz ere kaskartzera egingo du eguraldiak. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte giro lasaia izango dugu, nahiz eta, zeruan hodeiguneak ugariak izango diren.

Arratsaldean zerua estalirik geratuko da eta euritara joko du. Euria orokorrean zaparrada txiki modura botako du. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura balio altuenak 16-17 graduen bueltan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!