Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 23a

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte hodeitza handi samarra izango dugu, baina hala eta guztiz ere, ateri eutsiko dio.

Arratsaldean ostarte politak irekiko dira eta eguraldi atsegina izango dugu. Haizeak ipar-mendebaldetik jotzen jarraituko du, orokorrean ahul eta tenperatura balio altuenak zertxobait igoko dira, 17-18 graduan errendituko direlarik eguneko erdiko orduetan.

Berriz ere kaskartzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte giro lasaia izango dugu, nahiz eta, zeruan hodeiguneak ugariak izango diren. Arratsaldean zerua estalirik geratuko da eta euritara joko du. Euria orokorrean zaparrada txiki modura botako du. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura balio altuenak 16-17 graduen bueltan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!