Giro motel eta freskoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 22a

Egun osoz hodeitza oso trinkoa izango da eta euritarako joeratxoa izango du eguraldiak.

Goizean eta azken orduetan nahiko ateri eutsiko dio, baina eguneko erdiko orduetan euri zaparrada txiki modura, zer edo zer bustiko du, giro motel xamarra utziz. Haizeak mendebal, ipar-mendebaldetik orokorrean ahul joko du eta tenperatura balio altuenak 15-16 graduak gainditu ezinik ibiliko dira.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte hodeitza handi xamarra izango dugu, baina hala eta guztiz ere, ateri eutsiko dio. Arratsaldean ostarte politak irekiko dira eta eguraldi atsegina izango dugu. Haizeak ipar-mendebaldetik jotzen jarraituko du, orokorrean ahul eta tenperatura balio altuenak zertxobait igoko dira, 17-18 graduan errendituko direlarik eguneko erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!