Kaskartzera egingo du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 21a

Goizean jada hodeitza ugaria izango da eta tantaren bat edo beste botako du, nahiz eta, orokorrean ateri eutsiko dion.

Arratsaldean euri gehiago botako du, baina litrotan ez da espero askorik pilatzerik. Haizeak ipar-mende-baldetik joko du, tarteka bolada biziekin. Tenperatura nabarmen jaitsiko da, eguneko erdiko orduetan 17-18 graduan joko duelarik goia.

Giro motel eta freskoarekin jarraituko dugu bihar. Egun osoz hodeitza oso trinkoa izango da eta euritarako joeratxoa izango du eguraldiak. Goizean eta azken orduetan nahiko ateri eutsiko dio, baina eguneko erdiko orduetan euri zaparrada txiki modura, zer edo zer bustiko du, giro motel samarra utziz. Haizeak mendebal, ipar-mendebaldetik orokorrean ahul joko du eta tenperatura balio altuenak 15-16 graduak gainditu ezinik ibiliko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!