Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 20a

Goizean hodeixkaren bat edo beste ikusiko dugu, baina eguerdirako zeru urdina nagusituko da eta arratsaldean zehar eguraldi eguzkitsu eta ederraz gozatu ahalko da.

Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura nabarmen igoko da, balio altuenak 23-24 graduan errendituz.

Kaskartu egingo da eguraldia bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak izango ditugu eta oraindik giroa lasaia eta atsegina izango da. Eguerditik aurrera ordea, hodei geruza trinkotu, zerua erabat estalirik geratu eta euria ere izango dugu, nahiz eta, ez den espero zaparrada handirik botatzerik. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar-mendebaldekoa finkatzeko. Tenperatura zertxobait jaitsiko da, 21-22 graduan joaz goia. Arratsaldean nabarmen freskatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!