Giro motela izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 19a

Goizean hodeitza trinkoa izango da eta tarteka euri langar pixka bat izango dugu.

Arratsaldean ordea, atertu eta hodei geruza pixkanaka saretzen hasiko zaigu, egun amaieran ostarte batzuk izango ditugularik. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura ez da 17-18 gradutik pasako.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean hodeixkaren bat edo beste ikusiko dugu, baina eguerdirako zeru urdina nagusituko da eta arratsaldean zehar eguraldi eguzkitsu eta ederraz gozatu ahalko da. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura nabarmen igoko da, balio altuenak 23-24 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!