Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 18a

Giro lasaia izango dugu. Goizean ostarte politak izango ditugu eta eguraldi ederraz gozatu ahalko dugu. Arratsaldean ordea, hodeitza ugaritu egingo da, zerua estalirik geratuko da eta giro ilunagoa izango dugu.

Euri langar pixka bat egitea posible da, baina lau tanta izango dira. Haizeak goizean hegotik joko du. Arratsaldean aldiz iparraldera aldatuko da. Tenperatura balio altuenak 16-17 graduan errendituko dira.

Giro motela izango dugu. Egun osoan zehar hodeitza handia izango dugu eta tarteka euri langar modura zer edo zer bustiko du. Hala ere, oso euri gutxi egingo du. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldeko norabidea izango du eta tenperatura balio altuenak antzeko balioetan mugituko zaizkigu, 16-17 graduan joko dutelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!