Giro nahiko kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 16a

Goizeko lehen orduetan, zeruan hodei asko ikusi arren, giro lasaia izango dugu. Goiz erdi eta, batez ere, eguerditik aurrera beste fronte bat iritsiko zaigu eta euritara joko du eguraldiak.

 Orokorrean euri gutxi egingo du, baina arratsaldean zehar tarteka zaparrada txiki batzuk izango ditugu. Haizeak mendebaldetik joko du eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, balio altuenak 17-18 graduan errendituko dira.

Goizean oraindik hodeitza handi samarra izango da eta tarteka euri langar pixka bat izango da. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera ordea, atertu eta ostarte batzuk zabalduko dira, eguna amaitzerako giro nahiko argia geratuko delarik. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura antzeko mantenduko da, 17-18 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!