Sosegatu ezinik

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 15a

Goizean zerua estali samar agertuko da eta tarteka euri txiki pixka bat egingo du. Eguerdi-arratsaldeko lehen orduak lasaiagoak izango dira, aterrune luzeekin eta ostarte txiki batzuekin.

Ilunabarretik aurrera, berriz ere hodeitza trinkotu egingo da eta euritara joko du, zaparrada txiki batzuk botako dituelarik. Haizea goizean hego-mendebaldetik ibiliko da, baina arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura koskatxo bat igo eta 18-19 graduan errendituko da.

Giro nahiko kaskarra. Goizeko lehen orduetan, zeruan hodei asko ikusi arren, giro lasaia izango dugu. Goiz erdi eta, batez ere, eguerditik aurrera beste fronte bat iritsiko zaigu eta euritara joko du eguraldiak. Orokorrean euri gutxi egingo du, baina arratsaldean zehar tarteka zaparrada txiki batzuk izango ditugu. Haizeak mendebaldetik joko du eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, balio altuenak 17-18 graduan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!