Hobetzeko bidea hartuko du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 14a

Goizean zerua oso hodeitsu agertuko da eta tarteka euri zaparrada batzuk izango dira. Eguerditik aurrera atertu eta ostarte batzuk zabalduko dira, arratsaldea giro argiagoarekin emango dugu.

Haizea ipar-mendebaldetik ibiliko da eta tenperatura balio altuenak 17-18 graduan errendituko dira.

Bihar sosegatu ezinik ibiliko da eguraldia. Goizean zerua estali samar agertuko da eta tarteka euri txiki pixka bat egingo du. Eguerdi-arratsaldeko lehen orduak lasaiagoak izango dira, aterrune luzeekin eta ostarte txiki batzuekin. Ilunabarretik aurrera, berriz ere hodeitza trinkotu egingo da eta euritara joko du, zaparrada txiki batzuk botako dituelarik. Haizea goizean hego-mendebaldetik ibiliko da, baina arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura koskatxo bat igo eta 18-19 graduan errendituko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!