Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 13a

Goizean hodeitza handia izanagatik, giro ateria eta lasaia izango da. Arratsaldean ordea, hodeitza are gehiago trinkotuko da eta euritara joko du.

Zaparradak sarri samar egingo ditu eta une batzuetan mardul botako du gainera. Haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldeko ukitu batekin eta tenperatura jaitsi egingo da, 17-18 graduan joaz goia.

Hobetzeko bidea hartuko du eguraldiak bihar. Goizean zerua oso hodeitsu agertuko da eta tarteka euri zaparrada batzuk izango dira. Eguerditik aurrera atertu eta ostarte batzuk zabalduko dira, arratsaldea giro argiagoarekin emango dugularik. Haizea ipar-mendebaldetik ibiliko da eta tenperatura balio altuenak 17-18 graduan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!