Giro aldakorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 12a

Giro aldakorrarekin jarraituko dugu. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu, orokorrean giro lasai eta argia izango delarik.

Arratsaldean haizean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta orduan hodeitza trinkotu egingo da, tarteka euri zaparrada txiki batzuk utziz. Tenperatura igo egingo da, balio altuenak 18-20 graduan errendituz.

Giro kaskarra izango dugu bihar. Goizean hodeitza handia izanagatik, giro ateria eta lasaia izango da. Arratsaldean ordea, hodeitza are gehiago trinkotuko da eta euritara joko du. Zaparradak sarri samar egingo ditu eta une batzuetan mardul botako du gainera. Haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldeko ukitu batekin eta tenperatura jaitsi egingo da, 15-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!