Giro freskoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 11

Zeruan hodeiak nagusituko dira, nahiz eta, une batzuetan ostarte txiki batzuk ikusi.

Hodei hauek noizbehinka euri pixka bat utziko dute, aukera handiagoz lehen eta azken orduetan. Haizeak mendebaldetik tarteka bizi joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 16-17 gradutik pasako.

Giro aldakorrarekin jarraituko dugu bihar. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu, orokorrean giro lasai eta argia izango delarik. Arratsaldean haizean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta orduan hodeitza trinkotu egingo da, tarteka euri zaparrada txiki batzuk utziz. Tenperatura igo egingo da, balio altuenak 18-20 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!