Aldaketa eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 9a

Aldaketa eguna izango dugu. Goizean hodeiak eta ostarteak izanagatik, zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi ederra izango dugu.

Arratsaldean ordea bero-hodeiak garatuko dira, zerua estali egingo dute eta euritara joko du, non tarteka ekaitzak jo eta zaparrada handi samarrak bota ditzakeen. Haizea goizean hego-mendebaldetik ibiliko da. Arratsaldean ipar-mendebaldera aldatu eta indar pixka bat hartuko du. Tenperatura balio altuenak 27-28 gradutan errendituko dira, baina arratsaldean nabarmen freskatzeko joera hartuko du.

Giro ezegonkorrarekin jarraituko dugu bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte, zaparradaren bat salbu, giroa nahiko lasaia izango da. Arratsaldean ordea ezegonkortasuna areagotu egingo da eta euri zaparrada mardul batzuk izango dira, tarteka ekaitzak jo dezakeenik baztertu gabe. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, 19-20 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!