Uda beteko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 8a

Goizean zerua erabat urdin agertuko da eta eguzkiak gogotik lan egiteko aukera izango du. Arratsaldean goi-hodeiak ugarituko dira, tarteka zeruari kolore zurixka emanez, baina bestelako ondoriorik ekarri gabe.

Haizeak hegoaldetik joko du, tarteka bolada bizi batzuekin  eta tenperatura balio altuenek nabarmen gora egingo dute, eguneko erdiko orduetan 30-31 gradu berotan joaz goia.

Aldaketa eguna izango dugu biharkoa. Goizean hodeiak eta ostarteak izanagatik, zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi ederra izango dugu. Arratsaldean ordea bero-hodeiak garatuko dira, zerua estali egingo dute eta euritara joko du, non tarteka ekaitzak jo eta zaparrada handi xamarrak bota ditzakeen. Haizea goizean hego-mendebaldetik ibiliko da. Arratsaldean ipar-mendebaldera aldatu eta indar pixka bat hartuko du. Tenperatura balio altuenak 27-28 graduan errendituko dira, baina arratsaldean nabarmen freskatzeko joera hartuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!