Eguraldi lasaiarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 7a

Goizean goiz hodeitza trinko samarra izango da, baina orokorrean ateri eutsiko dio. Goiz erditik aurrera ostarte batzuk zabalduko dira eta arratsalde partean giro argia izango da.

Haizea aldakor ibiliko da eta tenperaturak beste koska bat egingo du gora, 23-24 graduan joaz goia.

Uda beteko giroa izango dugu bihar. Goizean zerua erabat urdin agertuko da eta eguzkiak gogotik lan egiteko aukera izango du. Arratsaldean goi-hodeiak ugarituko dira, tarteka zeruari kolore zurixka emanez, baina bestelako ondoriorik ekarri gabe. Haizeak hegoaldetik joko du, tarteka bolada bizi batzuekin  eta tenperatura balio altuenek nabarmen gora egingo dute, eguneko erdiko orduetan 30-31 gradu berotan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!