Giro epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 6a

Goizean zeruan ostarte zabalak izango ditugu eta giro ederra nagusituko da. Arratsaldean hodeitza zertxobait trinkotuko da, baina orokorrean ateri eutsiko dio.

Haizea goizean aldakor ibiliko da, eguerditik aurrera mendebaldekoa nagusituko delarik eta tenperatura balio altuenak nabarmen igoko dira, 22-23 graduan joaz goia.

Bihar eguraldi lasaiarekin jarraituko dugu. Goizean goiz hodeitza trinko samarra izango da, baina orokorrean ateri eutsiko dio. Goiz erditik aurrera ostarte batzuk zabalduko dira eta arratsalde partean giro argia izango da. Haizea aldakor ibiliko da eta tenperaturak beste koska bat egingo du gora, 23-24 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!