Zertxobait motelduko da giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 5a

Fronte ahul batek zeruan hodei asko utziko dizkigu egun osoz eta ezin da baztertu eguneko erdiko orduetan lau tanta egitea.

Hala ere, oso gutxi izango da eta ordu gehienetan ateri eutsiko dio. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 17-18 graduan joaz goia.

Giro epela izango dugu bihar. Goizean zeruan ostarte zabalak izango ditugu eta giro ederra nagusituko da. Arratsaldean hodeitza zertxobait trinkotuko da, baina orokorrean ateri eutsiko dio. Haizea goizean aldakor ibiliko da, eguerditik aurrera mendebaldekoa nagusituko delarik eta tenperatura balio altuenak nabarmen igoko dira, 22-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!