Hobetzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 2a

Hobetzeko joera izango du eguraldiak. Eguerdi aldera bitarte, zeruan hodeitza handia izango da eta oraindik euri-langar modura, zer edo zer bustiko du.

Eguerditik aurrera atertzeko joera izango du eguraldiak eta azken orduetan ostarte batzuk ere zabalduko dira. Haizeak arratsalde erdira arte ipar-mendebaldetik joko du. Ondoren aldatu eta azken orduetan hego-ekialdetik finkatuko da. Tenperatura ez da 14-16 gradutik pasako.

Eguraldi eguzkitsu eta egonkorra bueltan izango da bihar. Egun osoan ia ez da hodeirik ikusiko zeruan eta eguraldi eguzkitsu eta bikaina izango dugu. Haizeak hego-ekialdetik joko du, ahul eta tenperatura nabarmen igoko da, eguneko erdiko orduetan 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!