Giro kaskarrak jarraipena izango du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko maiatzaren 1a

Egun osoan zehar hodeitza handia izango dugu zeru gainean eta hodei hauek euri zaparrada batzuk utziko dizkigute.

Euri zaparradak orokorrean intentsitate txikikoak izango dira eta sarriago egingo du goizean. Arratsaldean euria tartekatuagoa izango da. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak antzeko mantenduko dira, 14-16 graduan joaz goia.

Hobetzeko joera izango du eguraldiak. Eguerdi aldera bitarte, zeruan hodeitza handia izango da eta oraindik euri-langar modura, zer edo zer bustiko du. Eguerditik aurrera atertzeko joera izango du eguraldiak eta azken orduetan ostarte batzuk ere zabalduko dira. Haizeak arratsalde erdira arte ipar-mendebaldetik joko du. Ondoren aldatu eta azken orduetan hego-ekialdetik finkatuko da. Tenperatura ez da 14-16 gradutik pasako.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!