Eguraldi tristearekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko apirilaren 30a

Goizean, nahiz eta tarteka euri pixka bat egin, eguraldi lasaia izango dugu. Arratsaldean ordea, hodeitza trinkotu eta euritarako joera handiagoa hartuko du eguraldiak.

Zaparradak sarriago egingo ditu eta tarteka mardul botako du gainera. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura zertxobait igoko da, 14-16 graduan joaz goia.

Giro kaskarrak jarraipena izango du bihar. Egun osoan zehar hodeitza handia izango dugu zeru gainean eta hodei hauek euri zaparrada batzuk utziko dizkigute. Euri zaparradak orokorrean intentsitate txikikoak izango dira eta sarriago egingo du goizean. Arratsaldean euria tartekatuagoa izango da. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak antzeko mantenduko dira, 14-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!