Eguraldi kaskarrarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko apirilaren 29a

Zerua egun osoz estalirik mantenduko da eta euri zaparrada batzuk izango ditugu.

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte, tartekatuak eta nahiko ahulak izango dira. Arratsalde erditik aurrera ugariago eta mardulago egingo du. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 13-15 gradutik pasako.

Sosegatu ezinik ibiliko da eguraldia bihar. Goizean, nahiz eta, tarteka euri pixka bat egin, eguraldi lasaia izango dugu. Arratsaldean ordea, hodeitza trinkotu eta euritarako joera handiagoa hartuko du eguraldiak. Zaparradak sarriago egingo ditu eta tarteka mardul botako du gainera. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura zertxobait igoko da, 14-16 graduan joaz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!