Giro motelarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko apirilaren 28a

Goizean zeruan hodei asko izanagatik, nahiko ateri eutsiko dio eta tarteka ostarteren bat ere agertuko da.

Arratsaldean ordea, zerua erabat estali eta euritara joko du. Zaparradak orokorrean ahulak izango dira, baina ez da baztertzen barnealdetik zaparrada mardulagoren bat sartzea. Haizeak ipar/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 13-15 gradutik pasako.

Eguraldi kaskarrarekin jarraituko dugu biharkoan. Zerua egun osoz estalirik mantenduko da eta euri zaparrada batzuk izango ditugu. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte, tartekatuak eta nahiko ahulak izango dira. Arratsalde erditik aurrera ugariago eta mardulago egingo du. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 13-15 gradutik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!