Giro tristea

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko apirilaren 27a

Giro tristea izango dugu. Egun osoz zerua estalirik mantenduko da eta tarteka euri zaparrada txiki batzuk botako ditu.

Haizeak ipar/ipar-mendebaldeko norabidea izango du eta tenperatura balio altuenak jaitsi egingo dira, eguneko erdiko orduetan 14-15 graduan joaz goia.

Bihar giro motelarekin jarraituko dugu. Goizean zeruan hodei asko izanagatik, nahiko ateri eutsiko dio eta tarteka ostarteren bat ere agertuko da. Arratsaldean ordea, zerua erabat estali eta euritara joko du. Zaparradak orokorrean ahulak izango dira, baina ez da baztertzen barnealdetik zaparrada mardulagoren bat sartzea. Haizeak ipar/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 13-15 gradutik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!