Ezegonkortu egingo da eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko apirilaren 25a

Goizean bertan jada zerua erdi eta goi-mailako hodeiez zikinduta agertuko zaigu. Hala ere, ez da euririk espero. 

Arratsaldean ordea, bero-hodeiak garatuko dira eta barnealdetik zaparradak iritsiko zaizkigu, non tarteka ekaitzak jo eta zaparrada gogorragoren bat bota dezakeen. Haizeak hego-ekialdetik jotzen jarraituko du, baina indarra galduko du eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, 22-23 graduan joaz goia.

Giro ezegonkorrarekin jarraituko dugu astelehenean. Egun guztian zerua nahiko estalirik agertuko da eta han-hemenka euri zaparradaren bat edo beste izango dugu, tarteka ekaitz kutsukoak izatea baztertu gabe. Haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta tenperatura jaitsi egingo da, 20-21 gaduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!