Bero eta eguzkitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko apirilaren 24a

Bero kontuak izango ditugu gaur. Egun osoan zehar eguraldi eguzkitsua izango dugu nagusi.

Tarteka erdi eta goi-mailako hodeiren bat edo beste agertuko den arren, ostarteak zabalak izango dira eta eguzkiak gogotik lan egiteko aukera izango du. haizeak hego-ekialdetik zakar samar joko du eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, 25-26 graduan joko dutelarik goia. Ez da baztertzen Tolosaldeko txokorik beroenetan gorago geratzea.

Bihar ezegonkortu egingo da eguraldia. Goizean bertan jada zerua erdi eta goi-mailako hodeiez zikinduta agertuko zaigu. Hala ere, ez da euririk espero. Arratsaldean ordea, bero-hodeiak garatuko dira eta barnealdetik zaparradak iritsiko zaizkigu, non tarteka ekaitzak jo eta zaparrada gogorragoren bat bota dezakeen. Haizeak hego-ekialdetik jotzen jarraituko du, baina indarra galduko du eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, 22-23 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!