Eguzkitsu eta epel

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko apirilaren 23a

Eguraldi eguzkitsu eta epela izango dugu gaur. Goizean zerua ia erabat garbi agertuko zaigu, nahiz eta uneren batean goi-mailako hodeiren bat ikusi.

Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiren presentzia zertxobait areagotuko da, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Hego-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, 21-22 graduan goia joaz.

Bihar bero kontuak izango ditugu. Egun osoan zehar eguraldi eguzkitsua izango dugu nagusi. Tarteka erdi eta goi-mailako hodeiren bat edo beste agertuko den arren, ostarteak zabalak izango dira eta eguzkiak gogotik lan egiteko aukera izango du. Haizeak hego-ekialdetik zakar samar joko du eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, 25-26 graduan joko dutelarik goia. Ez da baztertzen Tolosaldeko txokorik beroenetan gorago geratzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!