Ateri eta epel

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko apirilaren 22a

Goizean hodeitza aldakorra izango dugu eta, nahiz eta, uneren batean tantaren bat bota dezakeen, orokorrean ateri eutsiko dio.

Arratsaldeak aurrera egin ahala hodei geruza saretzen joango da, egun amaierarako zeruan ostarte zabalak izango ditugularik. Haizeak hego-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak antzeko balioetan mugituko dira, 18-19 graduan joaz goia.

Eguraldi eguzkitsu eta epela izango dugu bihar. Goizean zerua ia erabat garbi agertuko zaigu, nahiz eta, uneren batean goi-mailako hodeiren bat ikusi. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia zertxobait areagotuko da, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Hego-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, 21-22 graduan joaz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!