Giro nahiko lasaia izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko apirilaren 21a

Goizean eguraldi polita izango da, orokorrean ostarte zabalak izango ditugularik.

Arratsaldean aldiz, hodei-geruza trinkotu egingo da eta tantaren bat edo beste egingo du. Hala ere, gutxi izango da eta leku gehienetan ateri eutsiko dio. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du. Arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperatura igo eta 18-19 graduan joko du goia.

Antzeko giroarekin jarraituko dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak izango ditugu eta eguraldia atsegina izango da. Arratsaldean berriz ere hodeitza trinkotu egingo da, baina orokorrean ateri eutsiko dio. Haizeak hego-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak antzeko balioetan mugituko dira, 18-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!