Goiz partean hodeitza trinkoagoa agertuko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko apirilaren 18a

Ezin da baztertu egunsentian euri-langar pixka bat egitea.

Hala ere, goiz erdirako ostarteak nagusitzen joango dira eta arratsaldean eguraldi eguzkitsua geratuko zaigu. Haizeak ipar-ekialdetik ahul joko du eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, 15-16 graduan joaz goia.

Orokorrean giro lasaia izango dugu bihar. Hodeitza aldakorra izango da eta ostarte uneak izango ditugu, baina une batzuetan hodeiguneak nagusituko dira. Hala ere, ateri eutsiko dio egun osoz. Haizeak ipar/ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak antzeko balioetan mugituko dira, 15-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!