Moteletik hasiko dugu eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko apirilaren 17a

Orduek aurrera egin ahala, eguraldiak hobera egingo du. Goizean hodei tapakia trinko samarra izango da eta euri-langar pixka bat ere izango da.

Goiz erdi-eguerdirako atertu egingo du eta arratsaldean hodeitza saretuago agertuko da, ostarte batzuekin. Haizeak iparraldetik bizi samar jotzen jarraituko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 10-12 gradutik pasako. Egiten duen prezipitazio apurra, elurretan izango da 1.000 metrotik gora.

Goiz partean hodeitza trinkoagoa agertuko da biharkoan eta egunsentian euri-langar pixka bat egitea ez da baztertzen. Hala ere, goiz erdirako ostarteak nagusitzen joango dira eta arratsaldean eguraldi eguzkitsua geratuko zaigu. Haizeak ipar-ekialdetik ahul joko du eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, 15-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!