Giro nahiko hotza izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko apirilaren 16a

Goizean hodeitza trinkoa izango da, baina orokorrean ateri eutsiko dio, nahiz eta, ez den baztertzen euri langar pixka bat egitea.

Arratsaldean zerua argiago agertuko da eta ostarte batzuk ikusiko ditugu. Haizeak iparraldetik bizi joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, altuenak 10-11 graduan errendituko direlarik.

Moteletik hasiko dugu eguna bihar, baina orduek aurrera egin ahala, eguraldiak hobera egingo du. Goizean hodei tapakia trinko samarra izango da eta euri-langar pixka bat ere izango da. Goiz erdi-eguerdirako atertu egingo du eta arratsaldean hodeitza saretuago agertuko da, ostarte batzuekin. Haizeak iparraldetik bizi xamar jotzen jarraituko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 10-12 gradutik pasako. Egiten duen prezipitazio apurra, elurretan izango da 1.000 metrotik gora

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!