Eguraldi kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko apirilaren 11

Egun osoan zehar zerua erabat estalirik egongo da eta euritarako joera izango du eguraldiak.

Goizean zaparrada mardulagoak botako ditu eta nahiko sarri botako du. Arratsaldean euri gutxiago egingo du eta tartekatuago, baina ez du atertzerik lortuko. Haizeak ipar-mendebaldetik harro joko du eta tenperatura balio altuenak nabarmen jaitsiko dira, 12-13 graduan joaz goia. Egunaren bigarren zatian elurra 1.000 metrotan kokatuko da.

Pixkanaka altxatzeko joera izango du eguraldiak bihar. Arratsaldearen erdi arte, zeruan hodeiak nagusituko dira eta tarteka euri txiki modura, zaparradaren bat edo beste izango da. Azken orduetan ordea, atertu eta ostarte txikiren bat edo beste zabalduko da. Haizeak iparraldetik tarteka bizi joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira 12-13 gradutik pasako. Egiten duena, 1.000 metrotik gora elurretan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!