Are gehiago ezegonkortuko da eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko apirilaren 10a

Goizean giro lasaia izango dugu, non hodeiak eta ostarteak izango ditugun eta eguraldi polita izango den.

Arratsaldeko lehen ordutik aurrera ordea, fronte baten bisita izango dugu, eguraldia ezegonkortu egingo da eta euritara joko du. Zaparradak gehienbat arratsalde erditik aurrera etorriko dira, tarteka mardul botako du eta ez da baztertzen ekaitzak jotzea. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du eta arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura balio altuenak 19-20 graduan errendituko dira.

Eguraldi kaskarra izango dugu bihar. Egun osoan zehar zerua erabat estalirik egongo da eta euritarako joera izango du eguraldiak. Goizean zaparrada mardulagoak botako ditu eta nahiko sarri botako du. Arratsaldean euri gutxiago egingo du eta tartekatuago, baina ez du atertzerik lortuko. Haizeak ipar-mendebaldetik harro joko du eta tenperatura balio altuenak nabarmen jaitsiko dira, 12-13 graduan joaz goia. Egunaren bigarren zatian elurra 1.000 metrotan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!