Giroa zertxobait ezegonkortu egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko apirilaren 9a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko badira ere, giroa lasaia eta argia izango da.

Arratsaldean ordea, hodei-geruza trinkotu egingo da eta hegoaldetik euri zaparradaren bat edo beste sartuko da, baina orokorrean gutxi botako du. Haizeak hegotik tarteka harro joko du eta tenperatura balio altuenek koska bat behera egingo dute, 20-21 graduan joaz goia.

Are gehiago ezegonkortuko da eguraldi bihar. Goizean giro lasaia izango dugu, non hodeiak eta ostarteak izango ditugun eta eguraldi polita izango den. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera ordea, fronte baten bisita izango dugu, eguraldia ezegonkortu egingo da eta euritara joko du. Zaparradak gehienbat arratsalde erditik aurrera etorriko dira, tarteka mardul botako du eta ez da baztertzen ekaitzak jotzea. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du eta arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura balio altuenak 19-20 graduan errendituko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!