Giro ederrarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko apirilaren 8a

Goizean zerua garbiago agertuko da eta, nahiz eta, tarteka hodeiren bat edo beste ikusi, eguraldi ederra izango da. 

Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodei gehiago agertuko da, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko. Haizeak hegotik, tarteka harro joko du eta tenperatura nabarmen igoko da, balio altuenak 21-22 graduan errendituz.

Bihar giroa ezegonkortu egingo da zertxobait. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko badira ere, giroa lasaia eta argia izango da. Arratsaldean ordea, hodei-geruza trinkotu egingo da eta hegoaldetik euri zaparradaren bat edo beste sartuko da, uneren batean ekaitz kutsukoak izatea baztertu gabe. Haizeak hegotik tarteka harro joko du eta tenperatura balio altuenek koska bat behera egingo dute, 20-21 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!