Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Goizean hodeixkaren bat edo beste ikusiko dugu, baina eguerdirako zerua garbi geratuko da eta arratsaldean eguraldi eguzkitsu batez gozatu ahalko dugu.

Haizeak ipar-ekialdetik bizi joko du eta tenperatura balio altuenak 14-15 graduan errendituko dira.

Giro ederrarekin jarraituko dugu bihar. Goizean zerua garbiago agertuko da eta, nahiz eta, tarteka hodeiren bat edo beste ikusi, eguraldi ederra izango da. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodei gehiago agertuko da, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko. Haizeak hegotik, tarteka harro joko du eta tenperatura nabarmen igoko da, balio altuenak 20-21 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!